X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Lana eta bekak

Bildumen Saileko laguntzailea

Ref.:
5.054
Data:
17|09|22
Prozesuaren egoera:
Bukatuta

Azalpena:

Bildumen Saileko buruaren mende, saileko kudeaketa arrunteko lanetan lagunduko du, jardun dinamika eta ildo berrien garapenean parte hartuta. Era berean, sail horrek eskaintzen duen zerbitzutik eratorritako beste jarduera batzuetan lagunduko du, artelanak erregistratu, katalogatu, dokumentatu eta mugitzeari lotutakoetan.

Profil:


Zer eskatzen den:

  • Artearen Historiako edo Historiako goi mailako titulua.
  • Esperientzia profesionala izatea erregistroko, koordinazioko eta ekoizpen teknikoko lanetan; aukeran, museoen arloan.
  • Gutxienez B2 maila euskaran eta ingelesean.

Aintzat hartuko ditugu:

  • Artearen Historiako edo Historiako ikasketa aurreratuak edo graduondokoa.
  • Antolatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Artelanak kudeatzeko eta katalogatzeko sistemen arloko jakintzak.
  • Beste hizkuntza batzuk jakitea.

Zer eskaintzen den: aldi baterako lan kontratua (txanda kontratua egitetik eratorria), bukatzean kontratu mugagabe bihurtzeko aukerarekin. Diru ordainsaria lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak lan poltsa batean sartuko dira, gehienez lau urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

utagaitzak aurkezteko epea 2017ko urriaren 8an amaituko da.

Eskaintzari erantzun