X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Lana eta bekak

Erregistro Saileko teknikaria

Ref.:
5.892
Data:
20|12|18
Prozesuaren egoera:
Bukatuta

Azalpena:

Jardueren Koordinazioaren mende lan eginez, eta Erregistro Sailean integratuta, museoko artelanak sartzeko eta maileguan hartzeko prozedura guztia kudeatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko da, eskaintza edo eskaera jasotzen duenetik artelanei alta eman edo artelanak itzuli arte (aurretiko azterketa, dokumentazioa prestatzea, garraioak eta asegurua kudeatzea, kontratuak eta aduana dokumentuak egitea), eta kontratuak eta baldintzak adostu eta gainbegiratuko ditu.

Bildumako artelanen barne mugimenduei lotutako jarduerak koordinatu eta gainbegiratuko ditu, honako hauek direla eta: museoko aretoetan berrinstalatzeak, biltegiratzeak eta Zaharberritze Sailaren beharrak. Gainera, biltegien mantentze fisikoa eta elementu grafikoen agertze egokia zainduko ditu.

Kontratu baldintzak betetzen direla bermatzeko, esleitutako aldi baterako erakusketen logistika planifikatzeaz eta antolatzeaz arduratuko da, museoko sail guztiekin koordinatuta. Kudeaketa ekonomikoa kontrolatuko du: proiektu bakoitzari dagozkion aurrekontuak prestatuko ditu, bai eta horien segimendua eta kontrola egin ere.

Izendatutako kokalekuan esleitutako aldi baterako esposizioaren instalazioa koordinatzeaz eta gainbegiratze fisikoa egiteaz arduratuko da, bai eta dagozkion elementu grafikoak aretoan instalatzeaz ere.

Lehiaketa publikoetarako eta proposamen teknikoen ebaluaziorako baldintza agiri teknikoak idatziko ditu, eta aldi baterako erakusketetarako maileguan lagatako artelanen eta esleitzen zaizkion epe luzeko maileguen merkataritza aseguruak kudeatuko ditu.

Aretoetan erakusketak muntatu nahiz desmuntatzeari eta barne birmoldaketak egiteari lotutako lan egutegiak prestatzea eta planifikatzea, bai eta bidaiez nahiz erakunde emaileekiko postaz eta bildumako artelanez arduratzea ere.

Bildumako artelanen nahiz kanpoko bildumen saioak eta argazki erregistroa koordinatuko ditu.

Erregistroko bere jarduerak EMSIME Euskadiko Museoen Sistema Informatikoaren bidez kudeatuko ditu

Profil:

  • Unibertsitateko goi mailako formakuntza: Artearen Historia, Arte Ederrak edo antzeko tituluak.
  • Gutxienez bost urteko lanbide esperientzia izatea, museo baten bildumaren erregistro lanak egiten.
  • Esperientzia izatea erakusketak koordinatzen, garraioaren, kultura ondasunak esportatzearen, arteari buruzko legeen eta ondare kudeaketako datu baseen arloko ohiko jardunbideetan.
  • Euskaraz eta ingelesez jakitea, gutxienez B2 mailan.
  • Kontuan hartuko da lidergo gaitasuna izatea, bai eta museografiaren eta museologiaren mundua ezagutzea ere.

Kontratu mugagabea eskaintzen da. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaiak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 11an amaituko da.

Eskaintzari erantzun