Zerbitzu Orokor eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzaren mende, zuzendariordetzako kudeaketa arrunteko administrazio lanetan lagunduko du, eta parte hartuko du museoak egiten dituen lizitazio prozesuetan.
Zer eskaintzen den: aldi baterako lan kontratua (txanda kontratua egitetik eratorria), bukatzean kontratu mugagabe bihurtzeko aukerarekin. Diru ordainsaria lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak lan poltsa batean sartuko dira, gehienez lau urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko urriaren 8an amaituko da.