X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Berria   ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa

Erakusketa katalogoak

ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa

ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao

Sorreraren 110. urteurrena dela-eta, museoak, BBKren babesarekin eta Kirmen Uribe idazlea (Ondarroa, Bizkaia, 1970) literatura-komisario dela, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketa aurkeztu du, antzinako eraikin osoa -1. aretotik 31.era- hartzen duen proposamen berria, azken hilabeteotan egindako eraberritze museografiko sakonaren ondoren.

Erakusketaren abiapuntua ideia original bat da, zeinaren bidez museoak instalazioen eraberritzea lagunu nahi du bilduma bisitariei erakusteko modu berri batekin, begirada ere berritzeko aukera emanez horrela. Horretarako, obrak ordenatzeko ohiko erakusketa-irizpideen ordez - edo eskolen zein egileen araberakoa-, alfabeto zabal bat erabili da, 27 letraz gain espainiar alfabetoaren ll digrafoa eta euskal alfabetoaren ts, tx eta tz digrafoak ere biltzen dituena.

Proposamen hau garatzeko, Kirmen Uribe idazlea izan da literatura-komisarioa; museoa ondo ezagutzen du eta ohiko bisitaria izan da haurra zenetik, haren Bilbao-New York-Bilbao (lehen eleberria, 2009an argitaratua) eta Elkarrekin esnatzeko ordua (orain arteko azken eleberria, 2016koa) lanetan islatuta geratu den moduan, bi lan horietan Aurelio Artetaren eta Antonio Gezalaren obrak, hurrenez hurren, tramaren funtsezko osagai baitira.

31 letra horietako bakoitzarekin lotuta, Kirmen Uribek euskarazko, espainierazko, ingelesezko edo frantsesezko hitz bana bilatu du, eta hitz horiek inspirazio literariotzat eta komisariotza-argudiotzat erabiliz, museoaren antzinako eraikineko areto guztietan erakutsiko diren museoko bildumako artelanen aukeraketa bat egin du. Hain muntaketa berezirako, horrez gain, Ana Isabel Román eta Eduardo López artisten laguntza izan dugu.

 

Egilea: Kirmen Uribe ISBN: 978-84-96763-87-6 Argitaratze-data: 07/10/2018 Hizkuntza: Euskera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa Neurriak: 17 x 24 cm Koadernaketa: Azal gogorra Orrialde kopurua: 408 Ilustrazio kopurua: 255 (Color)
20,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli