X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Beste argitalpenak

Bilboko Arte Ederren Museoaren buletina: Addenda 1

Addenda 1: Bilboko Arte Ederren Museoko Antzinako Brontzeak. Taramona-Basabe bilduma

Gure museoan dauden brontzezko antzinako 96 figurek bilduma berezienetakoa osatzen dute. Bilduma Manuel Taramonaren alargun Mercedes Basabe y Cotoner andreak eman zuen dohaintzan 1942an, senarraren nahia betez. 2011n, eta argitaratutako Buletinaren lehenengo 5 zenbakietan sartutako lehenengo 30 artikuluen ondoren, museoak lehenengo Addenda argitaratu du. Duten luzera eta zabaleragatik artikulu bakar batean aztertu ezin daitezkeen bildumen azterketa monografikorako tresna gisa sortu da Addenda. Oraingo honetan, Sevillako Unibertsitateko katedradun eta arkeologo ospetsua den Ramón Corzo irakasleak aztertu ditu brontzeak, sakontasun eta zorroztasun bikaineko lan batean.

Egilea: Ramón Corzo Sánchez Argitaratze-data: 02/01/2012 Hizkuntza: Euskera, gaztelania eta ingelesa Neurriak: 28 x 27 cm Koadernaketa: Azal arrunta gainazalarekin Orrialde kopurua: 482 Ilustrazio kopurua: 250 (Color)
20,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli