X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Berria   Eduardo Arroyo. Le retour des croisades

Erakusketa katalogoak

Eduardo Arroyo. Le retour des croisades

Europako margolaritza hirurogeiko hamarkadaren inguruan berritu zuen figurazio narratiboaren ordezkari behinenetakotzat hartua, Eduardo Arroyo (Madril, 1937) erreferentzia literarioz eta autobiografikoz betetako obra baten jabe da, umorea, kritika politiko eta soziala, eta kultura bisualarekiko lilura batzen dituena. Literatura izan zuen lehen bokazioa, eta, margolaria eta eskultorea izateaz gain, ibilbide emankorra egin du marrazkilari, eszenografo, ilustratzaile, kartelen diseinatzaile eta grabatzaile gisa.

Azken obretan bere pasio literario eta artistikoak bridarik gabe aske utzi dituen arren, eta pertsonaia batzuetan errealen eta zenbaitetan alegiazkoen erretratu galeria aparta osatu duen arren (Dante, Don Juan Tenorio, Cyrano de Bergerac, Balzac, Van Gogh, Joyce, Orson Welles), haren sortzaile ibilbidea beti egon da XX. mendearen erdialdeko Europako zein Espainiako historiaren gorabehera politiko eta kulturalen eraginpean, eta ez du inoiz zalantzarik izan horiek bere lan artistikorako material gisa erabiltzeko.

Egilea: Olivier Kaeppelin; Eduardo Arroyo; Félix de Azúa; Fabienne Di Rocco ISBN: 978-84-96763-79-1 Argitaratze-data: 02/12/2017 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 23 x 31 cm Koadernaketa: Azal arrunta Orrialde kopurua: 164 Ilustrazio kopurua: 68 (color) 10 (BN)
25,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli