X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Erakusketa katalogoak

El divino Morales

Morales Jainkotiarra

Iazko udazkenean aurkeztu zuen Prado Museo Nazionalaren eta Bilbon ikusgai egon ostean erakusketa jasoko duen Bartzelonako Museu Nacional d'Art de Catalunyaren lankidetzarekin antolatu da erakusketa hau. Luis de Morales maisuaren (1510/1511-1586) lanak sakonago aztertzea dauka helburu, artistak eta bere tailerrak Prado Museoko bilduman dituzten lanak eta beste mailegu nabarmen batzuk kontuan hartuta.

Hartara, erakusketak –Prado Museoak artistari buruzko lehenengo monografikoa antolatu zuenetik ia-ia mende bat igaro denean egindakoak– Moralesen lanari eta artistari buruzko jakintza egunean jartzea du xede. Horretarako, artistaren konposizio adierazgarrienak aztertuko dira, eta, batez ere, Kristoren irudiari eskainitako deboziozkoak. Bere jarraitzaileen kopien bidez Moralesen sorkuntza-lan esanguratsuenen zabalkundea oso zabala izan bazen ere, erakusketa honetako lanen hautaketa zaindua Moralesek erabilitako teknika piktoriko bikainaren benetako kalitate-estandarren erakusgarri da.

Egilea: Leticia Ruiz Gómez, Felipe Pereda, Maite Jover et al. ISBN: 978-84-8480-337-9 Argitaratze-data: 08/02/2016 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 24 x 28 cm Koadernaketa: Azal arrunta Orrialde kopurua: 272 Ilustrazio kopurua: 139 (color)
28,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli