Lehenengo, hautatu aukera bat goitibeherako zerrendan
Erakusketa katalogoak
Equipo Crónica
Equipo Crónica taldea 1964an sortu zuten hiru artista valentziarrek: hain zuzen ere, Rafael Solbes (1940-1981), Manuel Valdés (1942) eta Joan Antoni Toledok (1940-1995), azken horrek taldea handik hilabete gutxira utzi bazuen ere. Martxan egondako urteetan, 1981era arte (urte hartan hil zen Solbes), proiekzio publiko zabala izan zuen Espainiako artean, eta presentzia esanguratsua izan zuen Frantzia, Italia eta Alemaniako giro artistikoetan.
Taldearen sorreratik berrogeita hamar urte pasatxo bete direnean, Bilboko Arte Ederren Museoak orain arte egindako atzera begirako erakusketarik zabalena eskainiko du BBK Fundazioaren babesari esker (azkena Valentziako Arte Modernoko Institutuak antolatu zuen 1989an, eta, ondoren, Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionalera eraman zen). Bertan, taldearen sorkuntza-fase guztiak daude ikusgai, 1964tik 1981era.
Erakusketan, hainbat bilduma publiko eta pribatutako lan garrantzitsuak jaso dira, eta, horien artean, IVAMek lagatako sorta zabala nabarmentzen da. Ehun eta berrogeita hamar lan inguru bildu dira, eta museoko bi espaziotan aurkeztuko dira: BBK aretoan, zenbait serietan artikulatutako 74 pintura eta eskultura; eta 33. aretoan (eraikin modernoko bigarren solairuan), berriz, Valentziako Estampa Popular mugimenduaren 72 marrazki, grabatu, kartel eta jatorrizko dokumentazio. Hain zuzen ere, Solbes, Toledo eta Valdés aipatutako talde horren parte izan ziren, Equipo Crónica sortu aurretik. Era berean, taldearen proposamen artistikoaren hastapenak ere bertan daude ikusgai.
Egilea: Valeriano Bozal, Michèle Dalmace, Tomàs Llorens
ISBN: 978-84-96763-54-8
Argitaratze-data: 10/02/2015
Hizkuntza: Gaztelania
Neurriak: 24,5 x 27 cm
Koadernaketa: Azal arrunta
Orrialde kopurua: 312
Ilustrazio kopurua: 280 (color)
38,00 €
23,00 € (BEZ barne)