Lehenengo, hautatu aukera bat goitibeherako zerrendan
Erakusketa katalogoak
Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean
Javier González de Durana historialariak komisariatutako erakusketa honek, lehen aldiz, Francisco Durrio (Valladolid, 1868Paris, 1940) eskultore, urregile eta zeramikariaren katalogatutako obra ia osoa biltzen du, interesatu zitzaizkion gai, material eta teknika artistikoak jorratzeko asmoz, baina, baita ere, Parisko Montmartre auzoan izan zituen harremanen berri emateko asmoz, hantxe bizi izan baitzen 50 urtez baino gehiagoz. Durrioren izaera artistikoa ezin da ondo ulertu, bizi izan zuen inguru sortzaile eta sozialetik bereizten badugu. Bere lagunek, bere parte-hartzea izan zuen komunitate artistikoak, eta mende amaierako Parisko giro bohemio pizgarriak nabarmen moldeatu zuten beti perfekzioaren bila aritutako eskultore honen izaera.
Egilea: Javier González de Durana, Miriam Alzuri, María Amezaga
ISBN: 978-84-96763-43-2
Argitaratze-data: 03/06/2013
Hizkuntza: Gaztelania
Neurriak: 24,5 x 27 cm
Koadernaketa: Azal arrunta
Orrialde kopurua: 304
Ilustrazio kopurua: 297 (Color)
38,00 €
10,00 € (BEZ barne)