X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Berria   Gonzalo Chillida

Erakusketa katalogoak

Gonzalo Chillida

Cervantes Institutuak eta Acción Cultural Españolak (AC/E), Etxepare Euskal Institutuarekin eta Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera, Gonzalo Chillida erakusketa aurkezten dute. 2022ko otsailaren 28ra arte Parisko Cervantes Institutuan egongo da ikusgai, eta, gero, nazioarteko ibilbideari ekingo dio, Institutuak Erroman (2022ko martxoa/ekaina) eta Tokion (2022ko uztaila/urria) dituen egoitzetatik, 2023an Bilboko Arte Ederren Museoan amaitu arte.

Artearen historialari eta komisario independente eta artistaren alaba den Alicia Chillidak komisariatuta, erakusketak 34 margolan, 10 litografia eta 180 argazki eta fotocollage inguru biltzen ditu, Gonzalo Chillidaren (Donostia, 1926-2008) zeregin artistikoaren adierazgarri.

Artelanak familiarenak eta beste bilduma partikular eta publiko batzuetakoak dira –Donostiako San Telmo Museoa eta Donostiako Kutxa Bilduma, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Madrilgo Juan March Fundazioa–, eta 1950etik 2007ra bitarteko kronologia dute; artista hil baino urtebete lehenagora artekoak dira, beraz.

Egilea: Francisco Calvo Serraller, Gabriel Celaya, Alicia Chillida et al. ISBN: 978-84-18171-10-9 Argitaratze-data: 09/11/2021 Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa, italiera eta japoniera Neurriak: 16,5 x 26 cm Koadernaketa: Azal gogorra Orrialde kopurua: 192 Ilustrazio kopurua: 50 (Color)
28,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli