X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Erakusketa katalogoak

Goya y la corte ilustrada + Goya. Retratos de vascos y navarros

Goya eta gorte ilustratua
Goya. Euskal herritarren eta nafarren erretratuak

Erakusketaren harira argitaratutako Goya eta gorte ilustratua katalogoak Manuela B. Menaren, Gudrun Maurerren eta Virginia Albarránen saiakerak biltzen ditu. Bilboko erakusketarako propio editatutako Goya. Euskal herritarren eta nafarren erretratuak separatarekin batera saltzen da.

Prado Museo Nazionalak, "la Caixa" Banku Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean antolatutako Goya eta gorte ilustratua erakusketa bihartik aurrera egongo da ikusgai, Zaragozako CaixaForumetik igaro berritan. Manuela B. Menak eta Gudrun Maurerrek zuzenduta -Prado Museo Nazionaleko XVIII. mendeko Pintura eta Goya Ataleko Kontserbazio burua eta kontserbatzailea, hurrenez hurren-, 96 artelan biltzen ditu erakusketak; Prado Museotik dator haietako zati handi bat (72; horietatik 52 olioak dira, eta gainerakoak dokumentazio eta dekorazio-artez osatuta daude). Horri Bilboko Arte Ederren Museoaren maileguak gehitzen zaizkio (9 margolan), hala nola Puerto Ricoko Ponceko Arte Museoaren, Zaragozako Museoaren, Colección Ibercaja Fundazioaren, Aragoiko Herriaren Adiskideen Errege Elkarte Ekonomikoaren eta hainbat bilduma pribaturen maileguak ere.

Egilea: Manuela B. Mena Marqués; Gudrun Maurer; Virginia Albarrán ISBN: 978-84-9900-194-4 (978-84-96763-80-7) Argitaratze-data: 13/02/2018 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 24 x 30 cm Koadernaketa: Azal arrunta Orrialde kopurua: 216 Ilustrazio kopurua: 188 y 44 (color)
39,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli