X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Erakusketa katalogoak

Hormako mezuak

2015ean Argitaratutako Liburu Onenen bigarren saria, Arte Liburuen modalitatean

Kartelgintza modernoaren jatorria XIX. mendearen bigarren erdialdean dago; izan ere, garai hartan, aldaketa ekonomiko, politiko eta sozial handiak egon ziren, eta horrek merkataritza arloko ordena berria ekarri zuen, eta, gainera, markak ugaritu egin ziren eta kontsumo-ohitura berriak agertu ziren. Testuinguru horretan, mende oso batez, kartelgintzak erantzuna eman zien gertakari edo ideia politikoak zabaltzeko beharrizanei, bai eta zenbait produktu edo gune turistiko sustatzeko beharrizanei ere.

Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975) erakusketak museoaren antzinako kartelen fondo zabal eta ez lar ezaguneko berrehun pieza baino gehiago emango ditu ezagutzera, denak ere Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakaslea den Mikel Bilbao Salsiduak aukeratutakoak. Kartelak BBK-Museoa 2008/2009 bekari esker egindako ikerketa batetik abiatuta hautatu dira, erakusketa dela-eta museoak editatu duen katalogo zehatzean jasota geratu den moduan.

Kartelgintza modernoaren aitzindarien obrak daude ikusgai; besteak beste, Jules Chéret, Théophile Alexandre Steinlen edota Eugène Grassetenak. Era berean, nazioartean ospetsuak diren diseinatzaile handien lanak ere ikusi daitezke: Leonetto Cappiello, Paul Colin, Jean Carlu, Charles Loupot, Ludwig Hohlwein, Raymond Savignac, Saul Bass, Milton Glaser, Roman Cieslewicz, Giovanni Pintori, Jan Lenica, Armando Testa edota Shigeo Fukudarenak, adibidez. Horiez gain, euskal kartelgintzaren ordezkaritza esanguratsua ere badago, eta, horrela, Adolfo Guiard, Aurelio Arteta, Antonio de Guezala edota Elías Salaverría margolari garrantzitsuek publizitatearen esparruan egindako lan handia ikus daiteke. Gainera, marrazkilari handien obrak ere badaude; besteak beste, Rafael de Penagos, Federico Ribas, Emilio Ferrer i Espel, Josep Morell, Manolo Prieto edota Josep Artigasenak.

Egilea: Mikel Bilbao Salsidua ISBN: 978-84-96763-61-6 Argitaratze-data: 06/10/2015 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 20,5 x 33 zm Koadernaketa: Azal gogorra Orrialde kopurua: 416 Ilustrazio kopurua: 232 (color)
45,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli