X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Berria   Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz

Erakusketa katalogoak

Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz

Edertasunaz eta sakratuaz Isabel Baquedanoren (Mendabia, Nafarroa, 1929-Madril, 20018) obraren osotasunaren lehen berrikuspena da; XX. mendearen bigarren erdiko Espainiako pinturako figurarik pertsonaletako bat izan zen. Juan José Aquerretaren hitzek laburbiltzen duten bezala, "Isabelen patua pintura izan zen", bizitza osoan zehar lagun izan zuen bokaziozko irrika.

Hirurogeiko hamarkadan Iruñeko Eskolaren bultzatzaile aitortua eta zirkulu txiki batzuetan oso errespetatua –haren lanak goiz jaso zuen kritika espezializatuaren aitortza eta erregulartasunez egin zituen erakusketak Madrilen eta Euskal Herrian–, Baquedanok laster utzi zion margolanei sinadura eta data ezartzeari; inoiz ez zuen ospea bilatu, pinturaren ariketa hutsa baizik. Horregatik nahiko ezezaguna da publiko zabalarentzat eta hori da Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa hau antolatzeko izan duen motibo nagusia, bi helbururekin: haren obra zabaltzea eta haren ezagutzan sakontzea.

Edertasunaz eta sakratuaz erakusketak ehun eta berrogeita hamarretik gora margolan eta berrogeita hamar marrazki inguru biltzen ditu –familiaren eta bildumazale partikularren jabegokoak gehienak–, Ángel Bados eskultoreak eta Miriam Alzuri museoko teknikariak hautatuak; Isabelen adiskide izateaz gain, haren lana ondo ezagutzen du Badosek.

Sailetan banatuta, margolanek eta marrazkiek zeharkaldi zabala eskaintzen diote ikusleari artistaren lan- eta bizi-ibilbide luzean barrena, eta, aldi berean, agerian uzten dituzte haren interesa piztu zuten eta hark artearen bidez esploratu zituen gaiak. Adelina Moya Valgañónek katalogorako egindako sarreran azaltzen duen moduan, "Haren ibilbide osoa etengabeko aldaketa izan zen, bilaketa bat, zituen motibazioen eta pinturaren kontzeptuaz egindako buru-lanketaren araberakoa, abiapuntuan kasu guztietan sentimendua zela".

Museoak abagune honetarako argitaratutako katalogoak balio berezia bereganatu du, orain artean ez baita Isabel Baquedanori buruzko ikerlan monografikorik egin. Lan horretan parte hartu dute, Ángel Bados eta Miriam Alzurirekin batera, Ignacio Gómez de Liaño idazleak eta Adelina Moya Vigañón arte historialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohiak.

Egilea: Miriam Alzuri, Ángel Bados, Ignacio Gómez de Liaño y Adelina Moya Valgañón ISBN: 978-84-96763-93-7 Argitaratze-data: 28/10/2019 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 20 x 24 zm Koadernaketa: Azal gogorra Orrialde kopurua: 272 Ilustrazio kopurua: 156 (color)
35,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli