X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Erakusketa katalogoak

Japoniar artea eta japonismoa. Bilboko Arte Ederren Museoa

José Palaciok 1925 eta 1932. urteen bitartean osatutako ekialdeko artearen bilduma Bilboko Arte Ederren Museoaren funtsetan dago 1953. urteaz geroztik, haren oinordeko María de Arechavaletak utzi zuenetik, hain zuzen ere. Haren baitan hirurehun lan baino gehiago daude, eta, horietatik, 221 japoniar artearen sailekoak dira, Edo aldikoak bereziki, hau da, XVIII. eta XIX. mendeen artekoak: margolanak, estanpak, Europako tsuba bilduma onenetako bat (japoniar sablearen eskubabesa), inró (kimonoaren gerrikotik zintzilika egon ohi den kutxatxoa, hainbat konpartimenduz osatua), suzuribako (idazketa kutxa), namban objektuak eta tearen zeremoniarako zeramika. Bilduma hori interesgarria da objektu horien kalitate formal eta artistikoagatik, baina baita ohiz kanpokoak direlako ere, izan ere, Euskal Herrian era horretako objektu gutxi daude.

Egilea: V. David Almazán Tomás, Fernando García Gutiérrez S. J., Yayoi Kawamura et al. ISBN: 978-84-96763-52-4 Argitaratze-data: 10/06/2014 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 24,5 x 27 cm Koadernaketa: Azal arrunta Orrialde kopurua: 584 Ilustrazio kopurua: 554 (color)
35,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli