X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Berria   Los Zubiaurre. Memoria gráfica

Erakusketa katalogoak

Los Zubiaurre. Memoria gráfica

Bilboko Arte Ederren Museoak Valentín eta Ramón de Zubiaurrerekin loturiko argazki eta film funts oparoa jarri du ikusgai. Familiarengandik eskuratutako materialak dira, eta bi margolari ospetsuek beren bizitzako uneren batean argazkilaritza eta zinema landu zutela erakusten dute. Argazkiei dagokienez, mila eta berrehun aletik gora kontserbatu dira –kristalezko xafla negatiboak eta kopia positiboak, koadernatuak nahiz solteak–, eta filmak, berriz, hogeita zazpi.

Zubiaurre familiarengandik jasotako argazki eta filmen funtsak zentzu koherentea hartzen du, baldin eta aztertzen bada argazkilaritzaren gizarte erabileren ikuspegitik, argazkia espazio pribatuan txertatzearen fenomeno sozial eta kulturalaren interpretazio sendoa eskaintzen duen ikuspegi historiografiko batetik. Amateurrak izan ziren prozesu haren aitzindari, eta erabakigarria izan zen familia bizitzako kronikak osatzeko, aisia eta olgeta jardueretan oinarriturik, batez ere. Bi margolari itzaltsu hauen jarduera amateurra ezin azal daiteke beste ikuspegi tradizional batzuetatik, ikuspegi artistiko edo dokumentaletik, esaterako, eta, aitzitik, erabateko zentzua hartzen du familiak bere argazki eta filmez egin zuen erabilera pribatuaren irakurketaren bidez. Baina Ramón eta Valentín ez ziren izan zale arruntak, kultura bisual oparoa baitzuten, pintura arloko beren prestakuntzari esker: errealitateari behatzeko eta irudiak sortzeko askoz ere gaitasun handiagoa zuten beren garaiko amateurren batez bestekoa baino.

Egilea: Ricardo González ISBN: 978-84-96763-91-3 Argitaratze-data: 04/06/2019 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 24 x 24 zm Koadernaketa: Azal gogorra Orrialde kopurua: 128 Ilustrazio kopurua: 90 (color)
25,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli