X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Berria   Margolan Itzuliak. Erreprodukzio-grabatua, Bilboko Arte Ederren Museoan

Erakusketa katalogoak

Margolan Itzuliak. Erreprodukzio-grabatua, Bilboko Arte Ederren Museoan

FIG Bilbao Grabatuaren eta Paper gaineko Artearen Nazioarteko Jaialdia zazpigarrenez antolatu da aurten. Jaialdi horren helburua da grabatuaren kultura zabaltzea, kultura horri loturiko alderdi guztiak aintzat harturik. Eta xede horretan bat eginik, jaialdiak eta museoak elkarlanean jardun dute 2012an jaialdia sortu zenez geroztik, historian zehar paper gaineko arteak izandako balioa aldarrikatzen. Hain zuzen ere, eta besteak beste, erakusketak antolatu dituzte urtero, hala monografikoak -Giovanni Battista Piranesi (2012); Mimmo Paladino (2014) eta Lucas van Leyden (2015)- nola taldekoak -Sardiniako grabatuari buruzkoa (2013), Vivanco Bildumari buruzkoa (2016) edo Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman koloretako grabatuak duen tartea aztergai zuena (2017)-.

Margolan itzuliak. Erreprodukzio-grabatua, Bilboko Arte Ederren Museoan erakusketa da aurtengo proposamena, eta berrikuntza dakar, aldatu egin baita agertokia, Bilboko museoko aretoetatik Durangoko Arte eta Historia Museokoetara, hain zuzen. FIG Bilbaoren urteko egitarau zabalaren barruan kokatuta dago erakusketa, eta, egitarauari buru emateko, azoka bat egingo da, azaroaren 15etik 18ra, Euskalduna Jauregian, hiria Europako grabatuaren epizentro bihurtuko duena berriro.

Egilea: Javier Novo González ISBN: 978-84-96763-88-3 Argitaratze-data: 26/10/2018 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 21 x 24,5 cm Koadernaketa: Azal arrunta gainazalarekin Orrialde kopurua: 108 Ilustrazio kopurua: 54 (Color)
20,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli