X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

Berria   Zuloaga. 1870-1945

Erakusketa katalogoak

Zuloaga. 1870-1945

Erakusketarekin batera doan argitalpenean hiru azterketa biografiko daude; horiei esker, lehen aldiz, modu zorrotz eta sistematikoan egituratu eta testuinguruan kokatu ahal izan dira Zuloagaren bizitza eta obra. Mikel Lertxundi Galianak, «Zuloaga Zuloagaren aurretik, 1870-1898» testuan, margolariaren abiapuntu artistikoa lantzen du; garai hartan, margolariak bere identitatea bilatu zuen, inpresionismotik, naturalismotik eta sinbolismotik hartutako baliabideak esploratuz. Mikel Lertxundi Galianak eta Javier Novo Gonzálezek «Zuloaga 1898-1924» testuan, Zuloagaren ibilbideko alderdi nagusietako bat berrikusi eta dokumentatzen dute; urte horietan lortu zuen artistak arrakastarik handiena eta nazioarteko izen ona. Azkenik, Javier Novo Gonzálezek egilearen azken urteei ekiten die «Zuloaga Zuloagaren ondoren, 1925-1945» testuan. Kapitulu horretan, ikerketa sakon baten ondoren, garrantzi historiko handiko pasarte biografiko eta artistiko batzuk azaltzen dira.

Gainera, bi komisarioek hamar epigrafe egin dituzte, margolariaren hari tematiko eta fase artistiko nagusiak laburbiltzeko. Horrez gain, erakusketan dauden obrek zer jatorri duten eta zein erakusketatan egon diren aztertu da.

Egilea: Mikel Lertxundi Galiana, Javier Novo González ISBN: 978-84-96763-90-6 Argitaratze-data: 04/06/2019 Hizkuntza: Gaztelania Neurriak: 23 x 30 zm Koadernaketa: Azal gogorra Orrialde kopurua: 328 Ilustrazio kopurua: 196 (color)
45,00 € (BEZ barne)

Zerrendara itzuli