X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Irakurketa aretoa

fotografía del museo

Atal honek bi helburu ditu. Alde batetik, gure museoaren argitaratze-jarduerak sortutako ezagutzaren zabalkunderako plataforma izatea; eta, bestetik, artearen arloan euskarazko testu zientifikoen corpus baten sorrera bultzatzea, betiere, komunitate akademikoaren eta interesatutako jendearen esku informazio-bolumen garrantzitsua jarriz hizkuntza honetan, diziplina honetako zeregin lexikografikoa bultzatzen den bitartean.

Eratu zenetik, museoaren egitekoetako bat artearen historiaren arloko ikerketa izan da, arreta berezia jarriz museoaren beraren bildumaren azterketan. Lan horren emaitza paperean egindako argitalpen funts oparoa da, besteak beste, erakusketetako katalogoak, bildumari buruzko gidak edota izaera zientifikoko aldizkako argitalpenak.

Hemen, dagoeneko paperean argitaratutako zenbait testu garrantzitsu bildu ditugu. Orain, berriro argitaratu dira, pantailan irakurtzeko zein etxeko gailuetan inprimatzeko formatu egokian. Gaztelaniaz edo euskaraz jaitsi daitezke, eta, kasurik gehienetan, baita ingelesez ere.

Testu guztiak Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe(by-nc-nd) 4.0 international) argitaratu dira. Beraz, banatu, kopiatu eta erreproduzitu egin daitezke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza-helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/legalcode webgunean kontsultatu daitezke.

Ezin dira irudiak erabili eta erreproduzitu, argazkien eta/edo lanen egile-eskubideen jabeek berariazko baimena eman ezean.

Creative Commons License

Bilatzailea
Gaiaren arabera hautatzea
Aroaren arabera hautatzea
  • Velázquez eta Felipe IV.aren azken erretratua (Bilboko Arte Ederren Museoko margolana dela-eta
    Velázquez eta Felipe IV.aren azken erretratua (Bilboko Arte Ederren Museoko margolana dela-eta Javier Portús Pérez Publicado en: Buletina = Boletín = Bulletin. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilbao Fine Arts Museum, n.º 9, 2015
  • <em>Eskari-mahaia</em> obrari buruz : Sorolla eta San Pablo Eskola, gaur egun Valentziako Lluís Vives Institutua den
    Eskari-mahaia obrari buruz : Sorolla eta San Pablo Eskola, gaur egun Valentziako Lluís Vives Institutua den Vicente Samper Embiz - Hitzaurrea: Felipe Garín Argitalpena: Buletina = Boletín = Bulletin. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilbao Fine Arts Museum, 9. zenb., 2015
  • Jan van Dornickeren tailerreko <em>Zigorkatzearen triptikoa, San Benito eta San Bernardorekin</em>, Bilboko Arte Ederren Museoan
    Jan van Dornickeren tailerreko Zigorkatzearen triptikoa, San Benito eta San Bernardorekin, Bilboko Arte Ederren Museoan Ana Diéguez Rodríguez Argitalpena: Buletina = Boletín = Bulletin. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilbao Fine Arts Museum, 9. zenb., 2015
  • Martin de Vosen <em>Europaren bahiketa</em>, Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman
    Martin de Vosen Europaren bahiketa, Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman Lieneke Nijkamp Argitalpena: Buletina = Boletín = Bulletin. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilbao Fine Arts Museum, 9. zenb., 2015
  • Kartela: zentzu praktikotik objektu artistikora
    Kartela: zentzu praktikotik objektu artistikora Mikel Bilbao Salsidua “Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975)” erakusketaren katalogoan argitaratutako jatorrizko testua; erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen, 2015eko urriaren 6tik 2016ko urtarrilaren 18ra
  • Tucker. Masa eta figura
    Tucker. Masa eta figura Kosme de Barañano "Tucker. Masa eta figura" erakusketaren katalogoan argitaratutako jatorrizko testua; erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen, 2015eko ekainaren 9tik irailaren 14ra
  • Antonio María Lecuona (1831-1907). Euskal kostunbrismoaren aitzindaria
    Antonio María Lecuona (1831-1907). Euskal kostunbrismoaren aitzindaria Mikel Lertxundi Galiana "Antonio María Lecuona (1831-1907). Euskal kostunbrismoaren aitzindaria" erakusketaren katalogoan argitaratutako jatorrizko testua; erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen, 2015eko apirilaren 28tik ekainaren 8ra
  • Equipo Crónica
    Equipo Crónica Tomàs Llorens "Equipo Crónica" erakusketaren katalogoan argitaratutako jatorrizko testua; erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen, 2015eko otsailaren 10etik maiatzaren 18ra
  • Apaingarri kristaudun harribitxia Bilboko Arte Ederren Museoan
    Apaingarri kristaudun harribitxia Bilboko Arte Ederren Museoan Ramón Corzo Sánchez ; Miguel Ángel García García Argitalpena: Buletina = Boletín = Bulletin. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilbao Fine Arts Museum, 8. zenb., 2014
  • Bilboko Arte Ederren Museoko XV. mendeko Kalbario katalana : testuinguru artistikoaren zirriborroa
    Bilboko Arte Ederren Museoko XV. mendeko Kalbario katalana : testuinguru artistikoaren zirriborroa Cèsar Favà Monllau Argitalpena: Buletina = Boletín = Bulletin. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilbao Fine Arts Museum, 8. zenb., 2014