X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Gardentasunerako konpromisoa

Compromiso de transparencia

Fundazioa

Jatorria

2000ko azaroaren 15a, Museoaren jabeak diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak (eta euren izenean, Iñaki Azkunak, Josu Bergarak eta M. Carmen Garmendiak). Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua honakoa da: Bilboko Arte Ederren Museoa osatzen duten elementuak sustatu eta garatzea. 2001eko martxoaren 29ko Agindu bidez, EAEko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F-96 zenbakiarekin, eta, bere helburuekin bat etorriz, 3. atalean dago sailkatuta.

Eginkizuna

Bilboko Arte Ederren Museoko antzinako arteko eta arte moderno eta garaikideko bilduma bildu, gorde, aztertu eta ezagutarazi, aberasten ahalegindu, zerbitzuei eutsi eta kalitateko jarduerak sustatu, laguntza aktiboa emanez gizartea hezteko eta Euskadiko balio kulturalak ezagutzera emateko.

Patronatua

Fundazioaren gobernu-organoa Patronatua da. Bertan, instituzio fundatzaileetako ordezkariak daude bilduta –Bilboko Udaletik, alkatea; Bizkaiko Foru Aldunditik, ahaldun nagusia; eta Eusko Jaurlaritzatik, Kultura sailburua–, beste zenbait pertsona fisiko edota juridikorekin batera. Hain zuzen ere, azken horiek museoetako jarduerei buruzko ezagutza zientifiko edo tekniko adituak dituzte edo ekarpen esanguratsuak egiten dituzte, eta, ondorioz, sorrerako helburuak modu egokian lortzen lagundu dezakete. Patronatuko presidentetzak urtebeteko iraupena du, eta txandaka egiten da hiru patrono fundatzaileen artean.


Presidentea:

Unai Rementeria Maiz jauna, Bizkaiko ahaldun nagusi gisa

Presidenteordea:

Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu gisa

Kideak:

{Excmo. Sr. D. Juan Mari Aburto Rique, en su condición de alcalde del Ayuntamiento de Bilbao
Sr. D. Xabier Sagredo Ormaza, en representación de BBK Fundazioa
Sr. D. Rafael Pardo Avellaneda, en su condición de director de la Fundación BBVA
Sr. D. Rafael Orbegozo Guzmán, en representación de Iberdrola, S. A.
Sra. D.ª Maite Iturbe Mendialdua, en representación de Euskal Irrati Telebista
Sr. D. Iñigo Barrenechea Lombardero, en representación de Diario El Correo, S.A.
Sr D. Javier Andrés Larrinaga, en representación de Editorial Iparraguirre, S. A. (Deia)
Sr. D. Eneko Arruebarrena Elizondo, en representación de Metro Bilbao, S. A.
Sra. D.ª Patricia Arias Otero, en representación de Fundación Banco Santander
Sr. D. Guillermo Barandiarán Olleros, en representación de Fundación Gondra Barandiarán
Sr. D. Emiliano López Atxurra, en representación de Petronor, S.A.
Sra. Dña. Begoña Marañón Unanue, en representación de Cadena SER}


Gainera, fundazioari ekonomia, ondare eta zientziazko ekarpenak egiten dizkioten pertsona fisiko zein juridikoak izendatu ahal izango ditu patronatuak babesle gisa.

Batzorde Betearazlea

Batzorde Betearazleak, patronatuak berariaz eskumenak bereganatu ezean, fundazioa kudeatzeko, gobernatzeko, administratzeko eta ordezkatzeko funtzioak beteko ditu, baldin eta legez patronatuari ez badagozkio besteren esku ezin uzteko moduan.

Honako hauek izango dira Batzorde Betearazleko berezko kideak, erakunde fundatzaileen ordezkari gisa: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia, eta Bilboko Udaleko alkatea; era berean, batzordeko kideak izango dira patronatuak izendatutakoak –halakorik izendatzen baldin badu– fundazioko patrono-izaera duten pertsona edo erakundeen ordezkari gisa, gehienez hiru.

Aholkularitzako Batzorde Artistikoa

Fundazioko beste organo garrantzitsuetako bat aholku batzorde artistikoa da. Batzordearen eginkizun nagusia da museoari laguntzea, bere funtzionamenduari eta arlo zientifikoko eta erakusketa-arloko ildoen plangintzari buruzko gai guztietan. Batzordea Javier Viar museoko zuzendari jaunak 2003.eko ekainak 9an proposatuta onartu zen eta aholkulari hauek osatzen dute:

  • Jorge de Barandiaránek (Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari ohiak)
  • Kosme de Barañano (Artearen Historiako katedraduna)
  • Alfonso Gortázar (pintorea eta EHUko pintura-irakasleak)
  • Vicente Larrea (eskultoreak)
  • Mikel Lertxundi (ikertzaileak)
  • Marco Livingstone (arte-kritikariak eta komisari independentea)
  • Tomàs Llorens (Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoko kontserbadore buru ohia)
  • Anabel Morillo León (zuzendari nagusia, Fundación Focus-Abengoa)
  • Pilar Mur (Bilboko Errekalde aretoko zuzendariak)
  • Pierre Rosenberg (Louvre museoko zuzendari ohiak)
  • Mª Leticia Ruiz Gómez (1700. Urtera Arteko Espainiar Pinturaren Saileko burua, Pradoko Museo Nazionala)

Fundazioak, bestalde, hainbat mekanismo eskaintzen dizkie kide indibidualei zein erakundeei museoan parte hartzeko.

Museoaren Lagunak

Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak Zerbitzua 1981ean jaio zen. Zerbitzu horren bitartez, Museoko bizitzan modu aktiboago eta zuzenagoan parte hartzeko bidea eman nahi zaio gizarteari.

Urteko diru-laguntzaren truke, Museoaren Lagunek zenbait pribilegio lortzen dituzte, hala nola sarrera, informazioa eta Museoaren jardueretan lehentasunezko parte-hartzea.

Zerrendara itzuli