Informazioa eta erreserbak: Gure Harremanetarako formularioan eta 94 439 61 41 telefonoan (Astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 15: 00etara)
Egungo osasun egoera dela-eta, gure Hezkuntza Sailak diseinatutako programak bertan behera geldituko dira bestelako oharren bat dagoen arte, bai Hezkuntza Sistemari eskainitako programak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, LH eta Batxilergoa), bai elkarteei nahiz prestakuntza programetan dauden helduei zuzendutakoak.
Ahal den neurrian egoera hori konpontzeko, lanean ari gara online egiteko hezkuntza proposamenak diseinatzen; ondorengo asteetan joango gara horiek iragartzen, ohiko kanalak erabilita. Halaber, Hezkuntza Sailak bisita libreren bat egiteko interesa duten ikastetxe, kolektibo eta elkarteei dituzten zalantzak argitu eta aholkuak emango dizkiete, bisita seguruak egiteko protokoloari dagokionez.
Bestalde, osasun protokolo zorrotz bati jarraituta, familientzako, 60 urtetik gorakoentzako eta behar bereziak dituztenentzako programak garatzen ari gara. Informazio gehiagorako, kontsultatu dagokion atala.
Beste urte batez, familiek aukera izango duzue, seme-alabekin batera, museoan egingo den Haurrentzako Nazioarteko Zinemaldiarekin gozatzeko. Animaziozko film laburren aukera handia egongo da. Film horietan guztietan, ahalegina egiten da gure gizarteko ikusle gazteenen artean ikus-entzunezko kultura sustatzeko
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu gure Egitaraua.
Erreserbak webgunean, abenduaren 14an (astelehena) 9:00etatik aurrera..
Gaur egungo osasun-egoeragatik, adingabe guztiek heldu batez lagunduta etorri beharko dute. Horregatik, erreserba bakoitzeko nahitaez bi sarrera erosi beharko dira. Tarifak erreserba bereko pertsona guztiei aplikatuko zaizkie..
2020/12/19 12.00etan Inaugurazioa. Zinema Kontzertua. 2 urtetatik aurrera |
Beste urte batez, familiek aukera izango duzue, seme-alabekin batera, museoan egingo den Haurrentzako Nazioarteko Zinemaldiarekin gozatzeko. Animaziozko film laburren aukera handia egongo da. Film horietan guztietan, ahalegina egiten da gure gizarteko ikusle gazteenen artean ikus-entzunezko kultura sustatzeko
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu gure Egitaraua.
Erreserbak webgunean, abenduaren 14an (astelehena) 9:00etatik aurrera..
Gaur egungo osasun-egoeragatik, adingabe guztiek heldu batez lagunduta etorri beharko dute. Horregatik, erreserba bakoitzeko nahitaez bi sarrera erosi beharko dira. Tarifak erreserba bereko pertsona guztiei aplikatuko zaizkie..
Museoa alfabeto harrigarri bilakatuko da DBHko, LHko eta Batxilergoko ikasleentzat. Museoko hezitzaileen laguntzarekin, bildumako artelanak ikusteko bisitak proposatzen dira, eta ikuspuntu berri batetik azalduko dira. Hizpide izango ditugun gaiek artearekiko eta museoarekiko harreman desberdina eta pertsonalagoa aurkitzen lagunduko digute.
Tarifa: 1€ pertsona bakoitzeko
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
CEIDAren menpeko Eskola Agenda 21 programari lotutako ibilbidea da, eta ingurumenaren eta garapen iraunkorraren heziketa hobetzeko asmoz sortu da. DBH, LH eta Batxilergoko ikasleek materialen berrerabilpenari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera izango dute; hain zuzen ere, erabilera jakin baterako sortutako material asko artean zelan berrerabili daitezkeen aztertuko dute, bai eta berrerabilitako material horiek Museoko artelan batzuetan eman dituzten emaitzak ere. Gure saileko hezitzaileek lagunduta burutzen da ekitaldi hau, eta 2020ko otsailetik ekainera martxan jarriko dugu.
Tarifa: 1€ ikasleko
Babeslea:
Artea punta-puntako hezkuntza-baliabide gisa ulertzen dugu. Horren bitartez, pertsonek euren gaitasunak garatzen dituzte, inguruan dugunari buruzko espiritua eta azterketa kritikoa sustatuz. Azken batean, zerbait funtsezkoa da, pertsona gisa oso-osorik bilakatu ahal izateko.
Hori dela eta, museoak proposatzen dituen hezkuntza-programa gehienekin batera, irakasleei zuzendutako prestakuntza-saioak ere eskaintzen dira, informazioa eta dokumentazioa emateko eta, hala beharko balitz, bisitak gidatzeko gaitasuna emateko. Bisitaren batean irakaslea izango bada taldearen gidari, guztiz beharrezkoa da dagokion prestakuntza-saiora joatea, esperientzia arrakastatsua izan dadin.
"Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Eduardo Arroyo. Le retour des croisades" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Arcimboldo. Florak eta Udaberria" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Alicia Koplowitz - Grupo Omega Capital Bilduma" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Renoir: intimitatea" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Carmelo Ortiz de Elgea. Retrospectiva (1963-2016)" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975)" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Morales Jainkotiarra" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Equipo Crónica" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Ameztoy" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Hiperrealismoa 1967-2013" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Markus Lüpertz 1963-2013" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Darío de Regoyos (1857-1913) Abentura inpresionista" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Néstor Basterretxea. Forma eta unibertsoa" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
"Goya. Asmatutako estanpak" erakusketarako kontsulta materiala.
Informazio gehiago, materialen ikuskatzea eta deskarga:
Bizia hartzen duten forma eta koloreek, irudi harrigarriek eta eskuekin harrapatzeko moduko desioek irudimenez eta sormenez beteko dituzte haurren Gabonak.
Iraupena: Gutxi gorabehera 2 ordu
Erreserbak webgunean, abenduaren 14an (astelehena) 9:00etatik aurrera.
6-10 urte bitartean, helduen laguntzarik gabe
Otl Aicherren erakusketa bisitatuko dugu eta tramak nola erabiltzen zituen eta egiten zituen lanetan zuen garrantzia ezagutuko dugu. Tailerrean, halaber, oinarrizko formekin, paperezko arkitekturekin eta beste tresna berezi batzuekin esperimentatuko dugu, gure obra original eta pertsonalak eraikitzeko.
Gazt – 2020/12/21 – 11.30etan
Eusk – 2020/12/21 – 16.30etan
Eusk – 2020/12/30 – 11.30etan
Gazt – 2020/12/30 – 16.30etan
BETETA
Museoan zehar bidaiatzeak esperientzia paregabe eta errepikaezinak bizitzeko aukera ematen digu. Tailerrean bizipen horiek berreskuratu eta material berezi batzuekin nahastu ahal izango ditugu, gure desirak irudi magiko eta harrigarri bihur daitezen.
Gazt – 2020/12/23 – 11.30etan
Eusk – 2020/12/23 – 16.30etan
Eusk – 2021/01/07 – 11.30etan
Gazt – 2021/01/07 – 16.30etan
BETETA
Museoan bizi diren artelanek aurkitu eta deszifratu ditzakegun mezu asko gordetzen dituzte. Tailerrean, gure erara interpretatu ahal izango ditugu, eta jatorrizko lanak sortu, mezu horiek guri esker bizitza berria izan dezaten.
Gazt – 2020/12/28 – 11.30etan
Eusk – 2020/12/28 – 16.30etan
BETETA
Kolorea funtsezkoa da Otl Aicherren obran. Erakusketa bisitatuko dugu eta bere lanetan erabiltzen zituen kolorezko paletak ezagutuko ditugu. Liburu berezi batzuk ere lagun izango ditugu, eta zuri-beltzean eta koloretan esperimentatzeko irudiak sortzen lagunduko digute.
Gazt – 2021/01/04 – 11.30etan
Eusk – 2021/01/04 – 16.30etan
Eusk – 2021/01/08 – 11.30etan
Gazt – 2021/01/08 – 16.30etan
Babeslea:
Museoa artea ezagutzen eta horretaz gozatzen jarraitzeko leku gisa irudikatzen lagunduko duten proposamenak gauzatzeko ideia da gure motibazioaren iturria.
Denboran aurrera egin ahala eskuratutako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko espazio bat aurkitu ahal izango dute interesdunek.
Museoaren bilduma iraunkorraren eta bertako aldi baterako erakusketen inguruko askotariko jarduerak sortzea da azken xedea, 60 urtetik gorako pertsonen banakako beharrizanetara egokitzeko, elkarren arteko elkarrizketa sustatzeko, euren gogoratzeko gaitasuna sendotzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.
Jardueraren edukia eta garapena gaur egungo osasun baldintzetara egokitu da, eta gehienez ere zortzi pertsona egongo dira talde bakoitzeko, segurtasuna eta parte-hartzea bermatzeko.
Bisitak kafe-tertuliarekin hainbat gairen inguruan antolatuta daude: ibilbideak Valdés bildumari buruz edo museoko japoniar artearen bildumari buruz, Otl Aicher eta Eduardo Arroyori eskainitako erakusketekin lotura duten jarduerak, emakumearen beste ikuspegi batzuk museoaren alfabetoaren bitartez...
Ordutegia: 17.00etatik 19.00etara
Tarifa: 4 € pertsonako
Babeslea: BBK
Babeslea:
Bilboko Arte Ederren Museoak espazio ireki, atsegin eta parte-hartzailea izan nahi du; bertan, familiek zenbait proposamen aurkituko dituzte, jarduera berean batera parte hartu ahal izateko.
Sailaren albisteak zure postan jasotzeko aukera duzu. Izena eman gure newsletter-ean hemen.
Jardueraren edukia eta garapena gaur egungo osasun baldintzetara egokitu da, eta gehienez ere zortzi pertsona egongo dira talde bakoitzeko, segurtasuna eta parte-hartzea bermatzeko.
Akatsa edo uko egiterik, edo ez asistentziarik egotekotan, diru-itzultzerako eskubiderik ez da egongo.
Ezin da bertaratu talde bakoitzarentzat ezarritako adina ez duten haurrekin.
0 taldearen barruan bi jarduera ezberdinak daude: 1-2 eta 3-4 urte bitarteko haurrentzat.
Koloreek gure zentzumenak pizten dituzte, eta haien barruan bizi ahal izango gara, esperientzia berrietan murgildu eta sentsazio paregabeko mundu bat deskubritu.
Eusk 2021/01/23 - 11.00etan 0. Taldea (1-2 urte bitartean)
Eusk 2021/01/23 17.00etan 0. Taldea (1-2 urte bitartean)
Gazt 2021/01/24 11.00etan 0. Taldea (1-2 urte bitartean)
Eusk 2021/03/20 11.00etan 0. Taldea (1-2 urte bitartean)
Gazt 2021/03/20 17.00etan 0. Taldea (1-2 urte bitartean)
Gazt 2021/03/21 11.00etan 0. Taldea (1-2 urte bitartean)
Aicherren erakusketak eta zure irudimenak mundu berri batera eramango gaituzte, non letrek eta formek bizia hartzen duten eta hamaika gauza kontatuko dizkiguten.
Gazt 2021/01/30 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Gazt 2021/01/30 17.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Eusk 2021/01/31 11.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Soinuekin, koloreekin eta formekin jolastuko gara. Musikaren inguruko inprobisazioa erabiliko dugu, emozioak pizteko, oroitzapenak sorrarazteko eta museoko artelanekin solasean aritzeko.
Eusk 2021/02/06 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Gazt 2021/02/06 17.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Gazt 2021/02/20 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Eusk 2021/02/20 17.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Museoan begiratu baino ezin da egin ala? Obrak gorputzetik eta mugimendutik begiratzera gonbidatzen zaituztegu.
Gazt 2021/02/07 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Eusk 2021/02/14 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Edan, isuri, irauli, dekantatu, bete, hustu, busti, blaitu... Museoaren obretan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, jakiteko nola jariatzen, nahasten diren koloreak, eta nola ematen dieten bizia koadroei. Gero, esperimentu jostagarriak egingo ditugu hodiekin, ehunekin, argiarekin eta kolorearekin.
Gazt 2021/02/13 11.00etan 0. Taldea (3-4 urte bitartean)
Eusk 2021/02/13 17.00etan 0. Taldea (3-4 urte bitartean)
Hainbat gauzari buruz hitz egingo dugu: gure emozioei buruz, gustatzen zaigunari eta gustatzen ez zaigunari buruz, beldurtzen gaituenari eta pozten gaituenari buruz, haserretzen gaituenari eta atsegina ematen digunari buruz. Horrela, geure buruak eta besteenak sakonago eta hobeto ezagutuko ditugu. Gustatuko litzaizuke hori guztia gurekin partekatzea? Museoko obrak ikusteko beste modu bat deskubrituko duzu, eta irudi berriak eta istorio dibertigarriak sortu ahal izango dituzu. Irudi eta istorio horiek sekula kontatu gabeak dira, geuri buruz hitz egiten dutelako.
Gazt 2021/02/21 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Eduardo Arroyoren erakusketa bisitatuko dugu, eta bere pertsonaien aurpegiei erreparatuko diegu, zer kontatzen diguten ikusteko. Tailerrean, gure maskara-bilduma sortuko dugu, eta, horretarako, teknika desberdinak erabiliko ditugu, betiere, nahi duguna eta askoz gehiago kontatzeko.
Gazt 2021/02/27 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Gazt 2021/02/27 17.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Eusk 2021/02/28 11.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Museoko zenbait gune okupatzea, eraldatzea, gure presentziarekin; begiratzeko beste modu batzuk irudikatzea eta, material soilekin ‐esate baterako, papera, sokak, zinta itsasgarria edo kartoia‐ ezkutatzera edo agertzera jolasteko leku txikiak sortzea, non guztiok batera gure sorkuntzetan barrena ibiltzeko eta horiek habitatzeko aukera izango dugun.
Gazt 2021/03/06 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Gazt 2021/03/06 17.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Eusk 2021/03/07 11.00etan 1. Taldea (4-7 urte bitartean)
Tinta txinatarra eta banbu-pintzela, arroz-papera eta eskuekin egindako zenbait keinu; horiei guztiei esker, irudi soil eta delikatuak egin ahal izango ditugu, ondoren forma berri eta originalak sortuz.
Gazt 2021/03/13 11.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Gazt 2021/03/13 17.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Gazt 2021/03/14 11.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Artelanen inguruan mugituko gara, eta bizia emango diegu. Gero, gure arteko harremana eta kontaktua, eta gure mugimenduak eta gure sormena izango dira tailerrean erabiliko ditugun materialak, guztion artean geure artelana sortzeko.
Gazt 2021/03/27 11.00etan 0. Taldea (3-4 urte bitartean)
Berezko jolasetik eta adierazpen libretik abiatuta, gure gorputzeko atalak eta haiek museoko espazioekin duten harremana baliatuko ditugu ekintza artistiko bat sortu eta garatzeko.
Gazt 2021/03/27 17.00etan 2. Taldea (8-12 urte bitartean)
Museoa leku paregabea izan daiteke burmuineko lesioa edo desgaitasun intelektuala duten umeek esperientzia berezia bizi dezaten, euren familiarekin batera. Obrak aztertuz, gustuko duzuena eta dibertigarria edo harrigarria iruditzen zaizuena sentituko duzue elkarrekin. Ikuspegi irekiago eta dinamikoago batetik abiatuta, askotariko materialak esploratuko dituzue, eta, sormenaren bidez, zuen seme-alabekin bat egiteko eta euren errealitatea ulertzeko bide berriak aurkituko dituzue.
Gazt 2021/03/28 11.00etan 7-14 urte bitartean
10 artelan, 10 kontakizun. Bereziki haurrentzat pentsatuta, audiogida hauek museoaren bildumako 10 artelanetan ezkutatutako kontakizun harrigarriak proposatzen dituzte. Zuen seme-alabek lagunduta, gehien interesatzen zaizuen artelana eta zuen beharrizanekin bat datorren ibilbidea aukeratu ahal izango duzue.
Babeslea:
Ikusmen edo kognizio arazoak dituzten pertsonei edo gizarteratze programetan daudenei museoaren bilduma ezagutzeko aukera ematen diegu.
Ikusmen arazoak dituzten pertsonak
Ikusmen urritasuna duten pertsonei aukera eskaintzen zaie museoaren bilduma ezagutzeko; lehenengo eta behin, museoaren aretoetatik egiten den ordubeteko ibilbidearen bitartez; eta, bigarrenik, esperimentazio-espazio batean lan eginez. Aipatutako espazio horretan, zenbait material eta teknika artistiko eta bildumako lau eskultura ukitzeko aukera ematen da, neurriarekin, formarekin, egiturarekin eta materialarekin erlazionatutako arloak aztertzeko.
Kognizio arazoak dituzten pertsonak
Azaldutako bisiten programak museorako hurbilketa planteatzen du, talde bakoitzaren beharrizan eta interesetara egokituta. Modu horretan, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei gainerako guztien baliabide, espazio eta zerbitzu berberak eskaintzen zaizkie. Gainera, modu honetan, bisitak tresna erabilgarri bihurtu nahi dira euren egunerokotasunean eta eurekin lan egiten duten profesionalengan, eta esperientzia atsegin eta esanguratsua eskaini nahi zaie denei.
Gizarteratze programetan dauden pertsonak
Gizarteratze programetan dauden pertsonentzat, museoaren bilduma iraunkorraren eta aldi baterako erakusketen bisitak diseinatu dira, eta, horrela, museoko hezitzaile batekin batera, euren interes eta itxaropenetara egokitutako metodologiadun bisitak egin ditzakete.
Jardueraren edukia eta garapena gaur egungo osasun baldintzetara egokitu da, eta gehienez ere zortzi pertsona egongo dira talde bakoitzeko, segurtasuna eta parte-hartzea bermatzeko.
Behar bereziak dituzten eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen taldeek museoaz goza dezakete, sormenezko psikoterapiak aplikatzen espezializatuta dagoen pertsona baten laguntzarekin. Helburua da museoa garapen pertsonal eta emozionala bultzatzeko sormenezko jarduerak egiteko lekua izatea. Halaber, lortu nahi dugu artelanak geure buruarekin eta gainerakoekin hobeto egoten lagunduko diguten tresnak izatea.
Programak hainbat saio ditu ikasturtean zehar.
Tarifa: 1 € pertsona bakoitzeko
Gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden emakume taldeei zuzendua, jarduera honek hainbat dinamika parte-hartzailetan barneratzeko gonbita egiten die, hitza bihurtuz hainbat artista garaikideren lanak ezagutzeko gidari. Parte-hartzaileen beraien hitza, gorputza eta bizipenak izango dira esanahi berriak sortzeko tresnak. Hitzek, halaber, komunikatzeko, elkarrizketarako, norberaren sormenerako uneak eskainiko dizkie, bai eta entzute aktiborako eta arteaz taldean gozatzeko bide berriak ere.
Ikasturtean zehar hainbat saiotan osatuko da programa.
Tarifa: 1 € pertsona bakoitzeko
Babeslea: